XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA IRAGARPENA, Lan Zuzendaritzarena, Askatasuna Lortzeko Ertzain Alkartasuna delakoaren Estatutuak aldatzeari buruzko agiriak gordekizun eman direla jakitera ematen duena.

Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/85 Lege Organikoaren 4. atalean xedatutakoa beteaz, eta bertan ohartemandako ondorioetarako, zera ematen da jakitera, Askatasuna Lortzeko Ertzain Alkartasuna delakoaren Idazkariaren ziurtagiria aurkeztu zela Lan Zuzendaritza honetan 1989.eko azaroaren 21ean; 1989.eko azaroaren 20an egindako asanbladaren ondorengoa da hori, bertan Estatutuak eta, zehazki, euskal izena aldatzea erabaki baitzen, Ertzain Sindikatu Aurrezkoa Nazionala izango delarik aurrerantzean; Lan Zuzendaritza honi dagokio hori gordekizun hartzea, Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/85 Lege Organikoaren 4. atalean xedatutakoaren arabera.

Lurralde eremua: Euskal Autonomi Elkartea.

Eremu Funtzionala: Aipatu dena.

Asanblada Nagusian hartutako akordioaren Ziurtagiria honako hauek izenpetua datorrelarik: Gonzalo Duo Benito Jauna... N.A.N. 14.849.870. Iñaki Elizatxea Arbiza Jauna... N.A.N. 15.909.184.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 27. Lan Zuzendaria, GENARO GOMEZ ECHEVARRIA.